XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Oraingoz
Baliokidetzaren supostua egiaztatuz, paralelizatutako testuotan, ordena-zenbaki bereko paragrafoetan, ia hutsik gabe aurkitu dugu erdal terminoen eduki nozionalari dagokion euskal testu-segmentua. Besterik da, oraino egin gabe dagoen azterketa, itzulpen-zehaztasunari dagokion balorazioa.
Ez estatistika eta ez azterketa filologikorik hemen interesatzen ez zaigunez, segmentu baliokideetan desberdinak bakarrik jaso ditugu. Xehetasunezko desberdintasun formalak, euskara batuari eta azken arauetakoko normalizazioari dagozkionak bezalakoak, ez ditugu kontuan hartu. Bai, ordea, gure ustez, lexikalizazio-mailari buruz zeresana duten kasuetan. Esate baterako hitz-elkarteen artean jarraian idatzitakoak eta bereiz edo marratxoarekin idatzitakoak,
Zailtasun asko aurkitu ditugu euskal segmentuak mugatzerakoan. Izan ere, hainbat kasutan, euskal testuan, izen-sintagma-mailakorik gabe, esaldi-mailako ala paragrafo-mailako baliokidetza (Zierer: 1979) aurkitzen dugu. Esan nahi baita, IS egitura sinpleko erdal terminoaren ordainetan, erlatibozko perpausadun ISak, aditz-sintagmak edo esaldiak aurkitzen ditugula hainbat kasutan. Balio nozional hura garraiatzen duen segmentu laburrena mugatzea batzutan ezinezkoa da, bereziki beste informazio gehigarririk ez eramatea nahi bada; esaterako, transposizioak eta modulazioak (Vinay J.P., Darbelnet J.: 1977) dauzkaten itzulpen-baliokideetan. Adibidez,
Euskal segmentuak jasotzeko eta lantzeko lematizatu egin ditugu. Izen-sintagma deklinatuak
Azkenik, erdal termino bakoitza, dauzkan euskal baliokide desberdin guztiekin, berauetako bakoitza iturri-datuak (dokumentu-izena eta paragrafo-zenbakia) alboan daramatzala gorde dugu. Mugapen-arazoak dauden kasuetan testuingurua ere gorde dira, ez ordea, euskal segmentuak izen-sintagma-egitura ongi mugatua duenean.
Hona hustuketa-fase honen ondoren lehen fasean eman dugun erdal terminoaren emaitza.